viernes, 6 de mayo de 2011

Larunbatean Euskadiko 8+ Txapelketa Legution



Datorren latunbatean, maiatzaren 7, Legutioko uretan jokatuko da txapelketa.

Bertan honako ontzi hauek hartu behar dute parte: Gipuzkoatik, Ur-Kirolak, Santiagotarrak, Donosti-Arraun Lagunak, Orio eta Hondarribia. Bizkaiatik berriz, Getxo.

Bi txandetako sailkatze estropada jokatuko da, eta lau denbora onenak finala jokatuko dute.
Euskal Ligako Estropadak 10:00etan hasiko dira eta txapelketako finala 13:30etan izango da.

Estropada hau eta gero elkarte gehienek zortzikoa jaso, eta berehala hasiko den traineru denboraldiaren prestakuntzan murgilduko dira buru-belarri.

Jokatu berri den Gipuzkoako txapelketan bezala, azken urteetako partaidetzarik handiena da aurtengoa; Hondarribia eta Orio, soilik, lehiatzen ziren urte haiek garaituak izan direla dirudi. Hemen azken bost urteetako garaileen zerrenda:

* 2006 Hondarribia
* 2007 Orio
* 2008 Hondarribia
* 2009 Hondarribia
* 2010 Hondarribia

martes, 3 de mayo de 2011

Ferrolen, nahi baino okerrago



Pasa den asteburuan Espainiako batel Txapelketa jokatu zuten Ferrolen, eta han. Antolakuntza nahkoi negargarria izan zen eta ez zen istilurik falta izan. Kirol arloari dagokionez ontzi galiziarrak izan dira jaun eta jabe. Senior mailan Jon Salsamendi oriotarraren Astilleroko ontziak lortu zuen urrezko domina zintzilikatzea. Sestaotarrak hirugarren izan ziren eta Koxtapekoak 5. postuarekin konformatu behar izan ziren.

Gipuzkoar ordezkarien artean emaitzarik onena San Juango neskena izan zen, bigarren postuarekin, zilarrezko domina eskuratuz.

Bizkaitarren aldetik, Deustuko infantilak ere zilarrezko dominarekin itzuli ziren etxera.

martes, 8 de febrero de 2011

Preso baten azken gutuna

Kaixo ama,

Hemen nauzu berriro, lau pareta hotz hauen artean zeuri idazten, astero bezala, ez zaitut inoiz ahanzten. Idazten dizudan 520. gutuna da, urte asko dira iadanik txakurrek beren metalezko hortzekin harrapatu nindutenetik, ta ez dakit nire bizitzaz zerbait dakizunik, ez baitut inoiz zure gutunik jaso...ziur beraiek direla errudunak, berdez jantzitako trikorniodunak...

Badakizu zer? Hotza egiten dau hemen, bihotzeraino heltzen den hotza, pixkanaka taupadak gelditzen doana...Bakarrik sentitzen naiz izotzezko lau pareten artean. Askotan saiatu izan naiz kakazuloko tutuerietatik norbaitekin hitzegiten; Sarrionaindiaren hitzek esaten zutenen hantzera, baina ez zegon modurikan... beti nenbilen bakarrizketan, nere penak aireari kontatzen. Hasiera baten, militante nintzenean, tortura izango zela gauzarik mingarriena uste neban; baina ez ama... hemen hainbeste denbora daramazunean, hainbeste egun ez dakizula ezta ze urtetan zauden, orduantxe konturatzen zara, orduantxe esaten dizu gorputzak mingarriena bakardadea dala.

Militantzian hasi nintzenean ez nekien hainbeste gauza polit zeudela munduan gal zitezkeenik, ez nekien ama... nork esango zidan egunero negar egingo nuenik galdutako gauzengatik? Hemen gauza txikiena handiena ematen du... beso bat emango nuke hanburgesa baten truke. Baina ez naiz mindurik sentitzen famili bat eduki ezingo dudalako, ezta nere lagunak ez ditudalako ikusiko, ta hare gutxiago nire ametsa ezingo dudalako inoiz bete, ez ama, harro nagoelako egindakoaz, harro nagoelako nere herria defendatzeaz.

Euskal Herria dut ene bihotzetako lurra, “Euskal Herri Nerea” Luis Marianoren hitzak oroimenean beti...Hainbat euskal musika talderen abestiak abestu izan ditut pikoloek entzun ez nintzaten saiatzen, baina a ze osti piloa jaso nun Eusko Gudariak abestu neban hartan...hilabete osoa sendatzeko behar izan nuela uste dut. Baina harro nago ama,harro.

Esaiezu danoi maite ditudala ama, nere neba-arrebei, aitari, ta batez ere...Nuriari. Bera ez zekien ezer hontaz ama, ta nirekin batera bere bizitza hondatu egin dut, orain ezingo gara inoiz ezkondu, ez inoiz semerik eduki, ezta alkarrekin erostekotan ginen baserri berriztatu hartan bizi... Egunero dut bera oroimenean, orduro, minutu bakoitzero... ta hori da kartzelak erakusten dizun gauza garrantzitsuena: amodioa dela denen bizitzen altxorra.

Agur esan beharrean nago orain ama, baina ez da edonolako agurra ama, betierekoa da; bai ama, betiko ari naiz esaten agur. Lepoan zehar daukat iada gaur izkutaketan pasa didaten soka hau, buruaz beste egin beharrean nago, ezin dudalako gehio egoera honekin. Ez diot beldurrik kartzelari, baina hemendik aurrera gertatu daitekeen guztiari bai; bildur diot geroari. Baina zu lasai ama, harro nago ta, harro neure bizitzan nahi nuenagatik borrokatu dudalako...
Aio ama, ez egin nigarrik, harro egon.

sábado, 5 de febrero de 2011

Bihar Bilbon Distantzia Luzeko Estropada



Euskadiko Arraun Federaziotik, ibaian entrenatzen duten ontzi guztiei (batelak, trainerilak, traineruak...) estropada eremua errespetatu dezaten eskatzen zaie, istripuak saihestu eta arraunlari guztien segurtasuna bermatzeko.
Ordezkarien bileran 9etan izango da Itsas Museoan.
Ontziak museoan ureratuko dira, eta Kaikun lehorreratu.

ORDUTEGIA
MOD, TALDEA ORDENA IRTEERA HELMUGA KEN DENBORA
8+ CM Arkote AT 1 10:30 0 3,000 m
Ur Kirolak 2 10:31 1
4X CM Deustuko AT 3 10:32 2
Getxo Arraun 4 10:33 3
Ur Kirolak 5 10:34 4
2- CM Itsasoko Ama "A" 6 10:35 5
Getxo Arraun 7 10:36 6
Itsasoko Ama "B" 8 10:37 7
2X CM Getxo Arraun "A" 9 10:38 8
Itsasoko Ama "A" 10 10:39 9
Deustuko AT 11 10:40 10
Getxo Arraun "B" 12 10:41 11
Itsasoko Ama "B" 13 10:42 12
2X CF Ur Kirolak 14 10:43 13
Orio AE 15 10:44 14
Getxo Arraun 16 10:45 15
Kaiku AKE 17 10:46 16
IX CM Itsasoko Ama "A" 18 10:47 17
Getxo Arraun "A" 19 10:48 18
Deustuko AT 20 10:49 19
Itsasoko Ama "B" 21 10:50 20
Kaiku AKE 22 10:51 21
Getxo Arraun "B" 23 10:52 22
Itsasoko Ama "C" 24 10:53 23
IX CF Orio AE 25 10:54 24
Ur Kirolak 26 10:55 25
Itsasoko Ama 27 10:56 26
4X IM Itsasoko Ama "A" 28 10:57 27
Itsasoko Ama "B" 29 10:58 28
2X IM Itsasoko Ama "A" 30 10:59 29
Itsasoko Ama "B" 31 11:00 30
Deustuko AT 32 11:01 31
Itsasoko Ama "C" 33 11:02 32
2X IF Ur Kirolak 34 11:03 33
IX IM Kaiku AKE 35 11:04 34
Deustuko AT 36 11:05 35
IX IF Ur Kirolak 37 11:06 36
Getxo Arraun 38 11:07 37
8+ ABS M Ur Kirolak 39 11:20 50 6.000
Donostia AL 40 11:21 51
Santiagotarrak 41 11:22 52
Orio AE 42 11:23 53
Getxo Arraun 43 11:24 54
8+ JM Ur Kirolak 44 11:25 55
Arkote AT 45 11:26 56
Orio AE 46 11:27 57
8+ VET M Donostia AL 47 11:28 58
4- JM Orio AE 48 11:29 59
4X JF Orio AE 49 11:30 60
2X ABS M Donostia AL 50 11:31 61
2- JM Itsasoko Ama "A" 51 11:32 62
Itsasoko Ama "B" 52 11:33 63
2X JM Ur Kirolak 53 11:34 64
Donostia AL 54 11:35 65
2X ABS F Ur Kirolak 55 11:36 66
Getxo Arraun 56 11:37 67
2X JF Itsasoko Ama 57 11:38 68
Ur Kirolak 58 11:39 69
IX ABS M Santiagotarrak "A" 59 11:40 70
Donostia AL 60 11:41 71
Getxo Arraun 61 11:42 72
Santiagotarrak "B" 62 11:43 73
IX JM Itsasoko Ama "A" 63 11:44 74
Ur Kirolak 64 11:45 75
Donostia AL 65 11:46 76
Itsasoko Ama "B" 66 11:47 77
IX ABS F Deustuko AT 67 11:48 78
Ur Kirolak 68 11:49 79
IX VET M Itsasoko Ama 69 11:50 80

martes, 1 de febrero de 2011

Maialen Arrazola saritu zuten Euskal Kirolaren Galan


Ana Urrutia kazetariak aurkezturik, Euskal Kirolaren III. gala ospatu zuen Euskal Kirol Federazioen Batasunak urtarrilaren 27an, Gasteizko Europa Jauregian
Edurne Pasaban eta Eneko Llanosek 2010eko kirolari onenak bezala izan ziren hautatuak. Bertan, hainbat euskal kirolari eta kirolzale saritu zituzten. Hona hemen zerrenda: Mara Varela (ur azpiko ekintzak). Eliseo Argandoña eta Miguel Ángel del Olmo (xakea). Dimas Ramos (atletismoa). Imanol Zubikarai (automobilismoa). Manuel San Martín (badminton). Edurne Llorente (saskibaloia). Juan Carlos Solar eta Jorge Dueñas (eskubaloia). Asier Izagirre (beisbola). José Antonio Cano (boloakl). Carlos San José (boxeoa). Leire Olaberria (txirrindularitza). Javier Conde (kirol egokitua). Luis Dabouza (neguko kirolak). Arene Altonaga, Sara Tazo e Iraia Pérez (futbola). Olatz Landa (gimnasia). Ricardo Aragonés, José María Moradillo eta Guillermo Videgain (golfa). Martín Rodríguez (halterofilia). Ibon Alberdi (hipika). Maider Telleria (hockey). José Juan López Rekarte (judo). Jagoba Vizuete (karate). Edurne Pasaban (mendia). Ibon Zorrilla (motorrak). Francisco Torres (igeriketa). Jon García-Ariño (padel). El Pilar Marianistas de patinaje de velocidad (patinajea). José Carlos Ramos (pelota). David Pousa (arrantza eta casting). Pascual Bell (petanka). Maialen Chorraut (piraguismoa). Maialen Arrazola (arrauna). Oscar Astarloa (rugby). José Luis Unanue (squash). Eunate Agirre (surf). Nagore Irigoien (taekwondo). Javier Martínez (tenia). José Antonio Echeverria (mahaiko tenisa). Pedro Sanz (tiro). Juan José Aranburu (tiro olinpikoa). Eneko Llanos (triatlon). Miguel Ángel Quintana (voleibola)

Maialen Arrazola saritu zuten Euskal Kirolaren Galan

Ana Urrutia kazetariak aurkezturik, Euskal Kirolaren III. gala ospatu zuen Euskal Kirol Federazioen Batasunak urtarrilaren 27an, Gasteizko Europa Jauregian
Edurne Pasaban eta Eneko Llanosek 2010eko kirolari onenak bezala izan ziren hautatuak. Bertan, hainbat euskal kirolari eta kirolzale saritu zituzten. Hona hemen zerrenda: Mara Varela (ur azpiko ekintzak). Eliseo Argandoña eta Miguel Ángel del Olmo (xakea). Dimas Ramos (atletismoa). Imanol Zubikarai (automobilismoa). Manuel San Martín (badminton). Edurne Llorente (saskibaloia). Juan Carlos Solar eta Jorge Dueñas (eskubaloia). Asier Izagirre (beisbola). José Antonio Cano (boloakl). Carlos San José (boxeoa). Leire Olaberria (txirrindularitza). Javier Conde (kirol egokitua). Luis Dabouza (neguko kirolak). Arene Altonaga, Sara Tazo e Iraia Pérez (futbola). Olatz Landa (gimnasia). Ricardo Aragonés, José María Moradillo eta Guillermo Videgain (golfa). Martín Rodríguez (halterofilia). Ibon Alberdi (hipika). Maider Telleria (hockey). José Juan López Rekarte (judo). Jagoba Vizuete (karate). Edurne Pasaban (mendia). Ibon Zorrilla (motorrak). Francisco Torres (igeriketa). Jon García-Ariño (padel). El Pilar Marianistas de patinaje de velocidad (patinajea). José Carlos Ramos (pelota). David Pousa (arrantza eta casting). Pascual Bell (petanka). Maialen Chorraut (piraguismoa). Maialen Arrazola (arrauna). Oscar Astarloa (rugby). José Luis Unanue (squash). Eunate Agirre (surf). Nagore Irigoien (taekwondo). Javier Martínez (tenia). José Antonio Echeverria (mahaiko tenisa). Pedro Sanz (tiro). Juan José Aranburu (tiro olinpikoa). Eneko Llanos (triatlon). Miguel Ángel Quintana (voleibola)

domingo, 23 de enero de 2011

Arraunketa Olinpikoko Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketa emaitzak

Atzo Bidasoan jokaturiko estropadaren emaitzak eskaintzen dizkizuegu jarraian.

MOD, TALDEA/CLUB ORDENA IRTEERA DENBORA POSTUA

4X IM HONDARRIBIA "A" 1 15:40 24:01.0. 2

SANTIAGOTARRAK 2 15:41 21:49.0. 1

HONDARRIBIA "B" 3 15:42 28:19.0. 3

8X IM HONDARRIBIA 4 15:43 27:09.0.
4+ IM UR KIROLAK 5 15:44 denborarik gabe
2X IM HONDARRIBIA "A" 6 15:45 26:08.0. 3

SANTIAGOTARRAK "A" 7 15:46 22:53.0. 1

HONDARRIBIA "B" 8 15:47 25:35.0. 2

SANTIAGOTARRAK "B" 9 15:48 30:09.0. 4

HONDARRIBIA "C" 10 15:49 33:46.0. 5

1X IM HONDARRIBIA "A" 11 15:50 26:33.0. 1

SANTGIAGOTARRAK "A" 12 15:51 33:32.0. 2

HONDARRIBIA "B" 13 15:52 36:04.0. 3

2X IF HONDARRIBIA "A" 16 15:55 27:47.0. 4

UR KIROLAK "A" 17 15:56 25:49.0. 1

SANTIAGOTARRAK "B" 18 15:57 25:55.0. 2

HONDARRIBIA "B" 19 15:58 26:14.0. 3

HONDARRIBIA 21 16:00 29:37.0. 5

1X IF SANTIAGOTARRAK 22 16:01 25:32.0. 2

SANTIAGOTARRAK 23 16:05 21:57.0. 1

4X CF SANTIAGOTARRAK "A" 24 16:06 25:06.0.
2X CM SANTIAGOTARRAK "B" 25 16:07 27:17.0.
1X CM HONDARRIBIA "B" 28 16.10 26:47.0. 1

HONDARRIBIA "C" 30 16.12 27:56.0. 2

1X CF SANTIAGOTARRAK 31 16.13 26:52.0. 2

UR KIROLAK 32 16.14 26:27.0. 1



MOD, TALDEA/CLUB ORDENA IRTEERA DENBORA
8+ CM Getxo Arraun 1 16:30 17:07.0. 2

Hondarribia AE 2 16:31 17:03.0. 1

4X CM Deustuko AT 4 16:33 19:17.0. 3

Ur Kirolak "A" 5 16:34 18:47.0. 2

Hondarribia AE 6 16:35 17:58.0. 1

Ur Kirolak "B" 7 16:36 20:04.0. 4

2X CF Santiagotarrak "A" 8 16:37 21:35.0. 3

Ur Kirolak 9 16:38 20:49.0. 1

Getxo Arraun 10 16:39 22:43.0. 4

Orio AE 11 16:40 21:26.0. 2

Santiagotarrak "B" 12 16:41 22:54.0. 5

Hondarribia AE 13 16:42 23:39.0. 6

4X ABS M Getxo Arraun 14 16:43 20:44.0.
4X JM Itsasoko Ama 15 16:44 22:48.0. 1

Orio AE 16 16:45 23:04.0. 2

2X ABS F Hondarribia AE "B" 17 16:46 26:47.0. 4

Getxo Arraun 18 16:47 26:36.0. 3

Ur Kirolak 19 16:48 25.31,51 1

Hondarribia AE "A" 20 16:49 26:18.0. 2

2X JF Orio AE "B" 21 16:50 28:11.0. 7

Hondarribia AE "B" 22 16:51 25:48.0. 2

Karmeko Ama 23 16:52 25:33.0. 1

Santiagotarrak 24 16:53 26:29.0. 4

Hondarribia AE "A" 25 16:54 25:59.0. 3

Ur Kirolak 26 16:55 27:14.0. 6

Orio AE "A" 27 16:56 26:41.0. 5

8+ ABS M Donostia AL 28 17:06 19:45.0. 4

Santiagotarrak 29 17:07 19:24.0. 3

Ur Kirolak 30 17:08 19;52,04 5

Itsasoko Ama 31 17:09 19:00.0. 2

Hondarribia AE 32 17:10 18:38.0. 1

8+ JM Ur Kirolak 33 17:11 20:46.0. 5

Orio AE 34 17:12 19:37.0. 2

Hondarribia AE/Donostia AL 35 17:13 19:17.0. 1

Santiagotarrak 36 17:14 20:05.0. 4

Arkote AT 37 17:15 19;59,75 3

8+ VET M Donostia AL 38 17:16 20:39.0. 1

Ur Kirolak 39 17:17 24:02.0. 2

Argazkiak ikusteko:
http://picasaweb.google.com/croorioae2011/20110122HondarribiaEAFDistantziaLuzekoEuskadikoTxapelketa2011ArraunketaOlinpikoa#

viernes, 21 de enero de 2011

Arraunketa Olinpikoko Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketa

Larunbat honetan, urtarrilaren 22an, arratsaldeko lauretan jokatuko da. Estropada hau Euskadiko Arraun Federazioak eta Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu dute. Maila honetako arraunlariek hartuko dute parte: kadeteak, jubenilak eta seniorrak, honako ontzietan: 4- / 4X eta 8; neskak: 2X.


Denboraldiko lehen titulu ofiziala izango da lehian.
Seniorren zortzikoan honako ontzi hauek izango ditugu:Santurtzi, Donosti Arraun Lagunak, Ur-Kirolak, Santiagotarrak eta Hondarribia. Hondarribitarrek, iaz Nerbioiko uretan lorturiko titulua defendatu nahi dute.

Jubenilak eta seniorrak Puntxas ingurutik irtengo dira, eta kadeteak Behobiatik; baina guztien helmuga Bidasoa pasealekuan izango da, Puntal etxeen parean. Helmuga hemen kokaturik, zaletuek estropadaren azken metroak inongo eragozpenik gabe ikusteko aukera izango dute.

viernes, 14 de enero de 2011

Des-kontrol eta Never Surrenderrek Berlinen eman zuten kontzertua


Hilak 11, Des-kontrol eta Never Surrender musika taldeek Berlinen eskaini zuten kontzertua. Horretarako, Frontkick taldeko baxu jole ohiarekin kontaktua zeukaten bi taldeek lehenagotik eta honek Alemaniako hiriburuko Clash aretoan jotzeko gonbita luzatu zienean, baiezko biribilaz erantzun zioten Arrasateko bi taldeek.

Ostiral goizean irten ziren Never Surrender eta Des-kontrolekoak Berlin bidean eta domekan Arrasatera itzuli ziren bueltan. Herriko bi taldeak Slamtilt! talde alemaniarrarekin batera osatu zuten kartela eta Sala eta Iago ere izan ziren eszenatokiaren gainean kantu batzuk jotzen. Modu honetan herriko musika atzerrira zabaldu zuten eta giro aparta jarri zuten Clash aretoan.

Asteburu hartan zehar gogoratzeko moduko istorioak bizi izan zituzten eta lagun berriak egin zituzten bidean. Gogoz eta indarrez betetako emanaldia eskaini zuten bi taldeek eta egindakoarekin oso pozik geratu ziren musikariak, batzuentzat esperientzia berria zen hau eta.

Des-kontrol eta Never Surrenderreko taldekideak, baina, ez ziren bakarrik izan Berlinen. Zubia aprobetxatuz, zenbait herritarrek Alemaniako hiriburura joan eta egun batzuk pasa baitzituzten bertan. Hauek ederto ibili ziren hiriko txokoak ezagutzen eta baita kontzertuan ere.

Urdaibaiko Javier Polo arraunlaria," 2010eko Kirolari getxoztarrik onenaren saria" jasotzeko hautagaia



2010eko kirolari getxoztarrik onenaren saria jasotzeko beste hiru hautagaiak Jessica Rojas amazona, Isabel Rodriguez errugbilaria eta Pablo Zabala bodyboarderra dira. Horren izena astelehenean, hilak 17, emango dute ezagutzera, Algortako Fadura udal kiroldegian egingo duten “Getxo Sasoi Sasoian” sarien ekitaldiaren laugarren edizioan.
Getxo Arraun Taldeak (haurren 4 scull modalitatea), beste kirol talde batzuekin batera, gizonen, mutilen, emakumeen eta nesken talderik onenen garaikurra jasoko du.

Aurtengo galak ekarriko duen nobedaderik nagusiena da, 2010eko kirolaririk onena zein den hedabide desberdinetan lan egiten duten zortzi kazetari getxoztarrek osatutako epaimahaiak aukeratuko duela. Ondokoak dira kazetariak: Iñaki Ugalde ("Mundo Deportivo"), Jon Rivas ("El Mundo"), Joserra Cirarda ("Deia"), Jose Ituarte (ETB),Asier Kareaga (Radio Euskadi), Ivan Martin (Radio Bilbao), Juanma Velasco ("As") eta Jose Manuel Cortizas ("El Correo Español")

Bestaldetik, bigarren nobedade garrantzitsu bat da, ohiko banakako eta gainontzeko sariekin batera, aurten aparteko oroigarria emango zaiola Iñigo Ortiz de Mendibil kulturista beteranoari. Kirol sariak atzo, asteazkena, eman zituzten ezagutzera Alvaro Gonzalezek eta Josu Loroñok, Kirol eta Komunikazio zinegotziek, hurrenez hurren. Gonzalezek aipatu zuenez, sariok “Getxoko herritarrek eta bertako taldeetan aritzen diren guztiek egiten duten kirolari balioa ematea" dute helburu. "Halaber, euren eskuzabaltasunari esker, kirolariek kirola egitea ahalbidetzen duten pertsonen (gurasoak, klubetako presidenteak, zuzendaritza batzordeetako kideak, ordezkariak, ...) lana aintzat hartzen dute garaikurrok. Sarituek lortutakoak bezalako kirol helburuak ezin dira lortu atzetik babesik ez badute”, gaineratu zuenez.

Banakako atalari dagokienez, kirolari senior (Kirol Sariak) eta junior (Kirol Berriak) onenen sariak, gizonezko eta emakumezkoetan, Javier Polo, Pablo Zabala, Isabel Rodriguez eta Jessica Rojasentzat izango dira, hurrenez hurren. Lau horien artetik aterako da, lehen aipatu bezala, 2010eko Getxoko kirolaririk onena. Gizonen, mutilen, emakumeen eta nesken talderik onenen garaikurrak Galea Futbol Taldeak, Getxo Arraun Taldeak (haurren 4 scull modalitatea), Getxo Errugbi Taldeak eta Bizkerre Futbol Taldeak (haurrak) jasoko dituzte.
Sari berezien atalari dagokionez, “Marka Hautsiz” (kirol egokitua) Jon Santacana eskiatzailearentzat izango da; “Kiroltasuna” saria (ibilbidea) Iñigo Mentxakak jasoko du, txirrindularitzari emandakoagatik; “Getxo Berrituz” (berrikuntza) Carlos Sergiok, Getxo Kirolak udal erakundearentzat garatutako Eskola Kirol Plana dela eta; “Getxo Zabala” (altruismo saria) Miguel Martinezek hartuko du, Arenas Cluben egindako lanagatik; eta “Aitzindariak” izenekoa Elvira Larrazabalentzat izango da,golfeko mitoa baita.

martes, 11 de enero de 2011

Urteko lehendabiziko traineru jaitsierak gerturatzen ari dira



Neguko entrenamenduen errutinatik irtetzeko eta indarrak neurtzen hasteko aukera polita izango dute laster arraun elkarteek traineru jaitsierekin.

Hauteko lehendabizikoa Kaikuk antolatutako 3. "Memorial Julian Enrique" izango da, froga hau urtarrilaren 23an (larunbata) ospatuko da.

Hondarribiak antolatuko duen estropada otsailaren 13an (igandea) izango da, eta Orioko jaitsiera, 6 egun beranduago ospatuko da, otsailaren 19an (larunbata)

Martxoan, sapedrotarrek antolatzen duten jaitsiera izango dugu, hilaren 12an (larunbata)

Jaitsiera hauek oso baliogarriak izango dituzte entrenatzaileek zer hobetu, non dabiltzan ongi, frogak eta aldaketak egiteko... Zaletuek ere oso gustoko dituzte era honetako ekitaldiak, beraien arraun grina asetzeko ikusi besterik ez da egin behar gero eta jende gehiago biltzen dutela