viernes, 6 de mayo de 2011

Larunbatean Euskadiko 8+ Txapelketa Legution



Datorren latunbatean, maiatzaren 7, Legutioko uretan jokatuko da txapelketa.

Bertan honako ontzi hauek hartu behar dute parte: Gipuzkoatik, Ur-Kirolak, Santiagotarrak, Donosti-Arraun Lagunak, Orio eta Hondarribia. Bizkaiatik berriz, Getxo.

Bi txandetako sailkatze estropada jokatuko da, eta lau denbora onenak finala jokatuko dute.
Euskal Ligako Estropadak 10:00etan hasiko dira eta txapelketako finala 13:30etan izango da.

Estropada hau eta gero elkarte gehienek zortzikoa jaso, eta berehala hasiko den traineru denboraldiaren prestakuntzan murgilduko dira buru-belarri.

Jokatu berri den Gipuzkoako txapelketan bezala, azken urteetako partaidetzarik handiena da aurtengoa; Hondarribia eta Orio, soilik, lehiatzen ziren urte haiek garaituak izan direla dirudi. Hemen azken bost urteetako garaileen zerrenda:

* 2006 Hondarribia
* 2007 Orio
* 2008 Hondarribia
* 2009 Hondarribia
* 2010 Hondarribia

martes, 3 de mayo de 2011

Ferrolen, nahi baino okerrago



Pasa den asteburuan Espainiako batel Txapelketa jokatu zuten Ferrolen, eta han. Antolakuntza nahkoi negargarria izan zen eta ez zen istilurik falta izan. Kirol arloari dagokionez ontzi galiziarrak izan dira jaun eta jabe. Senior mailan Jon Salsamendi oriotarraren Astilleroko ontziak lortu zuen urrezko domina zintzilikatzea. Sestaotarrak hirugarren izan ziren eta Koxtapekoak 5. postuarekin konformatu behar izan ziren.

Gipuzkoar ordezkarien artean emaitzarik onena San Juango neskena izan zen, bigarren postuarekin, zilarrezko domina eskuratuz.

Bizkaitarren aldetik, Deustuko infantilak ere zilarrezko dominarekin itzuli ziren etxera.