Neguko entrenamenduen errutinatik irtetzeko eta indarrak neurtzen hasteko aukera polita izango dute laster arraun elkarteek traineru jaitsierekin.
Hauteko lehendabizikoa Kaikuk antolatutako 3. "Memorial Julian Enrique" izango da, froga hau urtarrilaren 23an (larunbata) ospatuko da.
Hondarribiak antolatuko duen estropada otsailaren 13an (igandea) izango da, eta Orioko jaitsiera, 6 egun beranduago ospatuko da, otsailaren 19an (larunbata)
Martxoan, sapedrotarrek antolatzen duten jaitsiera izango dugu, hilaren 12an (larunbata)
Jaitsiera hauek oso baliogarriak izango dituzte entrenatzaileek zer hobetu, non dabiltzan ongi, frogak eta aldaketak egiteko... Zaletuek ere oso gustoko dituzte era honetako ekitaldiak, beraien arraun grina asetzeko ikusi besterik ez da egin behar gero eta jende gehiago biltzen dutela
No hay comentarios:
Publicar un comentario