martes, 8 de febrero de 2011

Preso baten azken gutuna

Kaixo ama,

Hemen nauzu berriro, lau pareta hotz hauen artean zeuri idazten, astero bezala, ez zaitut inoiz ahanzten. Idazten dizudan 520. gutuna da, urte asko dira iadanik txakurrek beren metalezko hortzekin harrapatu nindutenetik, ta ez dakit nire bizitzaz zerbait dakizunik, ez baitut inoiz zure gutunik jaso...ziur beraiek direla errudunak, berdez jantzitako trikorniodunak...

Badakizu zer? Hotza egiten dau hemen, bihotzeraino heltzen den hotza, pixkanaka taupadak gelditzen doana...Bakarrik sentitzen naiz izotzezko lau pareten artean. Askotan saiatu izan naiz kakazuloko tutuerietatik norbaitekin hitzegiten; Sarrionaindiaren hitzek esaten zutenen hantzera, baina ez zegon modurikan... beti nenbilen bakarrizketan, nere penak aireari kontatzen. Hasiera baten, militante nintzenean, tortura izango zela gauzarik mingarriena uste neban; baina ez ama... hemen hainbeste denbora daramazunean, hainbeste egun ez dakizula ezta ze urtetan zauden, orduantxe konturatzen zara, orduantxe esaten dizu gorputzak mingarriena bakardadea dala.

Militantzian hasi nintzenean ez nekien hainbeste gauza polit zeudela munduan gal zitezkeenik, ez nekien ama... nork esango zidan egunero negar egingo nuenik galdutako gauzengatik? Hemen gauza txikiena handiena ematen du... beso bat emango nuke hanburgesa baten truke. Baina ez naiz mindurik sentitzen famili bat eduki ezingo dudalako, ezta nere lagunak ez ditudalako ikusiko, ta hare gutxiago nire ametsa ezingo dudalako inoiz bete, ez ama, harro nagoelako egindakoaz, harro nagoelako nere herria defendatzeaz.

Euskal Herria dut ene bihotzetako lurra, “Euskal Herri Nerea” Luis Marianoren hitzak oroimenean beti...Hainbat euskal musika talderen abestiak abestu izan ditut pikoloek entzun ez nintzaten saiatzen, baina a ze osti piloa jaso nun Eusko Gudariak abestu neban hartan...hilabete osoa sendatzeko behar izan nuela uste dut. Baina harro nago ama,harro.

Esaiezu danoi maite ditudala ama, nere neba-arrebei, aitari, ta batez ere...Nuriari. Bera ez zekien ezer hontaz ama, ta nirekin batera bere bizitza hondatu egin dut, orain ezingo gara inoiz ezkondu, ez inoiz semerik eduki, ezta alkarrekin erostekotan ginen baserri berriztatu hartan bizi... Egunero dut bera oroimenean, orduro, minutu bakoitzero... ta hori da kartzelak erakusten dizun gauza garrantzitsuena: amodioa dela denen bizitzen altxorra.

Agur esan beharrean nago orain ama, baina ez da edonolako agurra ama, betierekoa da; bai ama, betiko ari naiz esaten agur. Lepoan zehar daukat iada gaur izkutaketan pasa didaten soka hau, buruaz beste egin beharrean nago, ezin dudalako gehio egoera honekin. Ez diot beldurrik kartzelari, baina hemendik aurrera gertatu daitekeen guztiari bai; bildur diot geroari. Baina zu lasai ama, harro nago ta, harro neure bizitzan nahi nuenagatik borrokatu dudalako...
Aio ama, ez egin nigarrik, harro egon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario