martes, 8 de febrero de 2011

Preso baten azken gutuna

Kaixo ama,

Hemen nauzu berriro, lau pareta hotz hauen artean zeuri idazten, astero bezala, ez zaitut inoiz ahanzten. Idazten dizudan 520. gutuna da, urte asko dira iadanik txakurrek beren metalezko hortzekin harrapatu nindutenetik, ta ez dakit nire bizitzaz zerbait dakizunik, ez baitut inoiz zure gutunik jaso...ziur beraiek direla errudunak, berdez jantzitako trikorniodunak...

Badakizu zer? Hotza egiten dau hemen, bihotzeraino heltzen den hotza, pixkanaka taupadak gelditzen doana...Bakarrik sentitzen naiz izotzezko lau pareten artean. Askotan saiatu izan naiz kakazuloko tutuerietatik norbaitekin hitzegiten; Sarrionaindiaren hitzek esaten zutenen hantzera, baina ez zegon modurikan... beti nenbilen bakarrizketan, nere penak aireari kontatzen. Hasiera baten, militante nintzenean, tortura izango zela gauzarik mingarriena uste neban; baina ez ama... hemen hainbeste denbora daramazunean, hainbeste egun ez dakizula ezta ze urtetan zauden, orduantxe konturatzen zara, orduantxe esaten dizu gorputzak mingarriena bakardadea dala.

Militantzian hasi nintzenean ez nekien hainbeste gauza polit zeudela munduan gal zitezkeenik, ez nekien ama... nork esango zidan egunero negar egingo nuenik galdutako gauzengatik? Hemen gauza txikiena handiena ematen du... beso bat emango nuke hanburgesa baten truke. Baina ez naiz mindurik sentitzen famili bat eduki ezingo dudalako, ezta nere lagunak ez ditudalako ikusiko, ta hare gutxiago nire ametsa ezingo dudalako inoiz bete, ez ama, harro nagoelako egindakoaz, harro nagoelako nere herria defendatzeaz.

Euskal Herria dut ene bihotzetako lurra, “Euskal Herri Nerea” Luis Marianoren hitzak oroimenean beti...Hainbat euskal musika talderen abestiak abestu izan ditut pikoloek entzun ez nintzaten saiatzen, baina a ze osti piloa jaso nun Eusko Gudariak abestu neban hartan...hilabete osoa sendatzeko behar izan nuela uste dut. Baina harro nago ama,harro.

Esaiezu danoi maite ditudala ama, nere neba-arrebei, aitari, ta batez ere...Nuriari. Bera ez zekien ezer hontaz ama, ta nirekin batera bere bizitza hondatu egin dut, orain ezingo gara inoiz ezkondu, ez inoiz semerik eduki, ezta alkarrekin erostekotan ginen baserri berriztatu hartan bizi... Egunero dut bera oroimenean, orduro, minutu bakoitzero... ta hori da kartzelak erakusten dizun gauza garrantzitsuena: amodioa dela denen bizitzen altxorra.

Agur esan beharrean nago orain ama, baina ez da edonolako agurra ama, betierekoa da; bai ama, betiko ari naiz esaten agur. Lepoan zehar daukat iada gaur izkutaketan pasa didaten soka hau, buruaz beste egin beharrean nago, ezin dudalako gehio egoera honekin. Ez diot beldurrik kartzelari, baina hemendik aurrera gertatu daitekeen guztiari bai; bildur diot geroari. Baina zu lasai ama, harro nago ta, harro neure bizitzan nahi nuenagatik borrokatu dudalako...
Aio ama, ez egin nigarrik, harro egon.

sábado, 5 de febrero de 2011

Bihar Bilbon Distantzia Luzeko Estropada

Euskadiko Arraun Federaziotik, ibaian entrenatzen duten ontzi guztiei (batelak, trainerilak, traineruak...) estropada eremua errespetatu dezaten eskatzen zaie, istripuak saihestu eta arraunlari guztien segurtasuna bermatzeko.
Ordezkarien bileran 9etan izango da Itsas Museoan.
Ontziak museoan ureratuko dira, eta Kaikun lehorreratu.

ORDUTEGIA
MOD, TALDEA ORDENA IRTEERA HELMUGA KEN DENBORA
8+ CM Arkote AT 1 10:30 0 3,000 m
Ur Kirolak 2 10:31 1
4X CM Deustuko AT 3 10:32 2
Getxo Arraun 4 10:33 3
Ur Kirolak 5 10:34 4
2- CM Itsasoko Ama "A" 6 10:35 5
Getxo Arraun 7 10:36 6
Itsasoko Ama "B" 8 10:37 7
2X CM Getxo Arraun "A" 9 10:38 8
Itsasoko Ama "A" 10 10:39 9
Deustuko AT 11 10:40 10
Getxo Arraun "B" 12 10:41 11
Itsasoko Ama "B" 13 10:42 12
2X CF Ur Kirolak 14 10:43 13
Orio AE 15 10:44 14
Getxo Arraun 16 10:45 15
Kaiku AKE 17 10:46 16
IX CM Itsasoko Ama "A" 18 10:47 17
Getxo Arraun "A" 19 10:48 18
Deustuko AT 20 10:49 19
Itsasoko Ama "B" 21 10:50 20
Kaiku AKE 22 10:51 21
Getxo Arraun "B" 23 10:52 22
Itsasoko Ama "C" 24 10:53 23
IX CF Orio AE 25 10:54 24
Ur Kirolak 26 10:55 25
Itsasoko Ama 27 10:56 26
4X IM Itsasoko Ama "A" 28 10:57 27
Itsasoko Ama "B" 29 10:58 28
2X IM Itsasoko Ama "A" 30 10:59 29
Itsasoko Ama "B" 31 11:00 30
Deustuko AT 32 11:01 31
Itsasoko Ama "C" 33 11:02 32
2X IF Ur Kirolak 34 11:03 33
IX IM Kaiku AKE 35 11:04 34
Deustuko AT 36 11:05 35
IX IF Ur Kirolak 37 11:06 36
Getxo Arraun 38 11:07 37
8+ ABS M Ur Kirolak 39 11:20 50 6.000
Donostia AL 40 11:21 51
Santiagotarrak 41 11:22 52
Orio AE 42 11:23 53
Getxo Arraun 43 11:24 54
8+ JM Ur Kirolak 44 11:25 55
Arkote AT 45 11:26 56
Orio AE 46 11:27 57
8+ VET M Donostia AL 47 11:28 58
4- JM Orio AE 48 11:29 59
4X JF Orio AE 49 11:30 60
2X ABS M Donostia AL 50 11:31 61
2- JM Itsasoko Ama "A" 51 11:32 62
Itsasoko Ama "B" 52 11:33 63
2X JM Ur Kirolak 53 11:34 64
Donostia AL 54 11:35 65
2X ABS F Ur Kirolak 55 11:36 66
Getxo Arraun 56 11:37 67
2X JF Itsasoko Ama 57 11:38 68
Ur Kirolak 58 11:39 69
IX ABS M Santiagotarrak "A" 59 11:40 70
Donostia AL 60 11:41 71
Getxo Arraun 61 11:42 72
Santiagotarrak "B" 62 11:43 73
IX JM Itsasoko Ama "A" 63 11:44 74
Ur Kirolak 64 11:45 75
Donostia AL 65 11:46 76
Itsasoko Ama "B" 66 11:47 77
IX ABS F Deustuko AT 67 11:48 78
Ur Kirolak 68 11:49 79
IX VET M Itsasoko Ama 69 11:50 80

martes, 1 de febrero de 2011

Maialen Arrazola saritu zuten Euskal Kirolaren Galan

Ana Urrutia kazetariak aurkezturik, Euskal Kirolaren III. gala ospatu zuen Euskal Kirol Federazioen Batasunak urtarrilaren 27an, Gasteizko Europa Jauregian
Edurne Pasaban eta Eneko Llanosek 2010eko kirolari onenak bezala izan ziren hautatuak. Bertan, hainbat euskal kirolari eta kirolzale saritu zituzten. Hona hemen zerrenda: Mara Varela (ur azpiko ekintzak). Eliseo Argandoña eta Miguel Ángel del Olmo (xakea). Dimas Ramos (atletismoa). Imanol Zubikarai (automobilismoa). Manuel San Martín (badminton). Edurne Llorente (saskibaloia). Juan Carlos Solar eta Jorge Dueñas (eskubaloia). Asier Izagirre (beisbola). José Antonio Cano (boloakl). Carlos San José (boxeoa). Leire Olaberria (txirrindularitza). Javier Conde (kirol egokitua). Luis Dabouza (neguko kirolak). Arene Altonaga, Sara Tazo e Iraia Pérez (futbola). Olatz Landa (gimnasia). Ricardo Aragonés, José María Moradillo eta Guillermo Videgain (golfa). Martín Rodríguez (halterofilia). Ibon Alberdi (hipika). Maider Telleria (hockey). José Juan López Rekarte (judo). Jagoba Vizuete (karate). Edurne Pasaban (mendia). Ibon Zorrilla (motorrak). Francisco Torres (igeriketa). Jon García-Ariño (padel). El Pilar Marianistas de patinaje de velocidad (patinajea). José Carlos Ramos (pelota). David Pousa (arrantza eta casting). Pascual Bell (petanka). Maialen Chorraut (piraguismoa). Maialen Arrazola (arrauna). Oscar Astarloa (rugby). José Luis Unanue (squash). Eunate Agirre (surf). Nagore Irigoien (taekwondo). Javier Martínez (tenia). José Antonio Echeverria (mahaiko tenisa). Pedro Sanz (tiro). Juan José Aranburu (tiro olinpikoa). Eneko Llanos (triatlon). Miguel Ángel Quintana (voleibola)