viernes, 6 de mayo de 2011

Larunbatean Euskadiko 8+ Txapelketa Legution



Datorren latunbatean, maiatzaren 7, Legutioko uretan jokatuko da txapelketa.

Bertan honako ontzi hauek hartu behar dute parte: Gipuzkoatik, Ur-Kirolak, Santiagotarrak, Donosti-Arraun Lagunak, Orio eta Hondarribia. Bizkaiatik berriz, Getxo.

Bi txandetako sailkatze estropada jokatuko da, eta lau denbora onenak finala jokatuko dute.
Euskal Ligako Estropadak 10:00etan hasiko dira eta txapelketako finala 13:30etan izango da.

Estropada hau eta gero elkarte gehienek zortzikoa jaso, eta berehala hasiko den traineru denboraldiaren prestakuntzan murgilduko dira buru-belarri.

Jokatu berri den Gipuzkoako txapelketan bezala, azken urteetako partaidetzarik handiena da aurtengoa; Hondarribia eta Orio, soilik, lehiatzen ziren urte haiek garaituak izan direla dirudi. Hemen azken bost urteetako garaileen zerrenda:

* 2006 Hondarribia
* 2007 Orio
* 2008 Hondarribia
* 2009 Hondarribia
* 2010 Hondarribia

No hay comentarios:

Publicar un comentario